XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

733

18/1993 FORU ARAUA, azaroaren 17koa, errepide arloan zerbitzuak emateagatik eta beste lan batzuk egiteagatik ordaindu behar diren tasak arautzekoa.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek ondorengo foru araua onartu dutela, errepide arloan zerbitzuak emateagatik eta beste lan batzuk egiteagatik ordaindu behar diren tasak arautzekoa, alegia, eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, doakien herritar guztiek, nola partikularrek hala agintariek, hura gorde eta gordearaz dezaten.

Donostia-San Sebastián, 1993ko azaroak 17.- Eli Galdos Zubia, diputatu nagusia.

SARRERA

Herrialde Historikoak bereganatuak dituen eskumenak erabiliz Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbait zerbitzu ematen ditu eta zenbait lan egiten ditu errepideen kudeaketarekin eta kontrolarekin zerikusia dutenak.

Urtarrilaren 11ko 2/1990 Foru Arauak, Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoak, dioenaren arabera, zerbitzu edo lan horiek egiteagatik tasak kobratu daitezke, baldin eta derrigorrez eskatu edo hartu beharreko zerbitzuak edo lanak badira eta beraiekin batera partikularren ihardueran esku hartzea nahiz aginte erabileraren agerpena badakarte, hartara Administrazioak haien kostua estali ahal izan dezan.

Horregatik, eta aipatutako tasak kobratu ahal izateko beharrezkoa baita haien funtsezko osagaiak foru arau baten bidez zehaztea, Batzar Nagusiek, arauak emateko daukan ahalmena erabiliz, foru arau hau onartu dute, errepide arloan zerbitzuak emateagatik eta lanak egitegatik ordaindu behar diren tasak arautzekoa, alegia.